Irla Bat Protagonista

Irla bat sukaldean protagonista, ingurune paregabe batean
Murgildu zaitez erdigunean irla bat daukan sukalde dotore honen bihotzean: sukaldeak erdiko irla du benetako protagonista, agertoki benetan eder batez inguratuta. Arreta handiz hautatu dira xehetasun guzti-guztiak, lehen begiratuan txunditzeaz gainera funtzionaltasun- eta estilo-arloko espektatiba altuenei erantzungo dien gune bat sortzeko.
Sukalde moderno honek zuri lakatuzko akaberak eta helduleku integratuak dauzka, esperientzia bisual garbi eta fina eskaintzeko. Gelan gailentzen den irla bikain eraikita dago, Dekton Entzo materialarekin, hain zuzen ere, epeltasuna eta dotorezia eransten dituen zain beltz ikusgarria nabarmentzen dela.
Erdigunean irla daukan sukalde honek biltegiratzeko toki handia dauka, lau tiradera eta estrategikoki antolatutako lau zutabe baitauzka, non labea, mikrouhin-labea, hozkailua eta despentsa zabalak baitaude, lanabes eta etxetresna elektriko guztiek beren tokia izatea ziurtatzeko.
Xehetasunak eta harmonia bisuala maite dituztenentzat, jantokian eta gosaltzeko barran zuri garbia eta egur-ñabardurak uztartu izanak giro atsegina sorrarazten du, une gogoangarriez gozatzeko ezin hobea.
Norekin partekatuko zenituzke une horiek? Bizi ezazu janaria prestatzeko ez ezik gozatzeko ere baden sukalde baten esperientzia.
Honelako sukalde bat edukitzea gustatuko litzaizuke?
Jar zaitez gurekin harremanetan, eta prozesu osoan lagunduko dizugu.
Comments are closed








