«Berezko argia» duen erreforma bat

FENIX BIANCO KOS
Kasu honetan, etxeko terraza handiari esker irabazitako sukaldea eta ataripe beiraztatua eraberritzeko eskatu ziguten. Oso espazio iluna zen hasieran, nahiz eta leihate handiak eduki, egur ilunez beterik baitzegoen dekorazioa.
Kasu honetan, gure bezeroek «nahieran» lan egiten utzi ziguten; hori bai, argi eta garbi adierazi zuten asko kozinatuko dutela sukalde horretan, eta, beraz, erosotasuna nahi dutela beste ezeren gainetik. Era berean, familia ugaria dira, eta jangela zabal bat nahi dute ataripean.
Berehala ohartu ginen espazio horrek aukera bikainak eskaintzen dituela, eta, banaketa funtzionala eta biltegiratze-tokia ahalik eta gehien aprobetxatzeaz gainera, argi ugari izan behar duela, espazioa bikain nabarmentzeko moduan.
- Banaketa funtzionalari dagokionez, L formako banaketa bat egin genuen: sukalde-gainean ur- eta su-puntuak ipini genituen, bien artean laneko zona zabal bat utzita. Penintsula bat gehitu genuen, biltegiratzeko bi tiradera ederrekin, bai eta sukalde-gain gehigarri handi bat ere, altzarien atzeko aldetik irtenda, gosaltzeko barra gisa: bezeroak txunditurik eta «maitemindurik» geratu ziren. Beste aldean, biltegiratze-gune handi bat, bai eta «ageriko» gosaltzeko eremu bat ere.
- «Berezko argiarekin» liluratu behar du. Altzariak ipintzeko, AK Project modeloa eta FENIX BIANCO KOS baliatu ziren. Habe-egitura oso-osorik saneatu eta zuriz lakatu zen, eta, beste behin ere, argiztapenak garrantzi handia hartu zuen azken emaitzan.
- Ataripeko jangela: Metalezko sabaia egur zuri lakatuzko xaflekin forratu zen. Lehengo ate errustikoak mantendu egin dira, lakatuta; hala, ezkutaturik geratu da garbitegia —han barruan daude garbigailua, lehorgailua eta garbitasun-produktuen biltegia—. Ondarreta mahaia eta aulkiak ipini genituen, turkesa-kolore polit batekin tapizaturik.
IZUGARRI GUSTATZEN ZAIGU NOLA GERATU DEN SUKALDE HAU!
Comments are closed








