Txoko moderno eta funtzionala

Oso garbi zeukaten!
«Txoko bat da, baina ez dugu nahi egurrik ateetan; gaurkotua nahi dugu, eta, batez ere, erraz garbitzeko eta mantentzeko modukoa».
AK_Project modeloarekin egin zen, bruma koloreko geruzapenarekin, eta tonu berean lakatutako gola eta zokaloak baliatu ziren. Sukalde-gaina lizar-egur tratatuz egina da, eta, espazioa arintzeko, ez dira ipintzen altzariak zintzilik; haien tokian, balda luze bat dago. Biltegiratze-sistema osoa beheko tiradera zabaletan geratzen da, baita hozkailua eta despentsa handia ezkutatzen dituen koloman ere.
Comments are closed







