Gallery Modeloa: Maitemintzeko modukoa

Proiektu honek ederki erakusten du zer emaitza lortzen diren korridoreak eta geletara igarotzeko eremuak integratuta.
Lan hau Iñaki Mujika diseinatzailearekin elkarlanean egina da. Kasu honetan, villa bat eraberritu zen. Sarreratik zuzenean korridore luze batera jotzen zen, zeinak egongela eta sukaldea banatzen baitzituen. Erabat zabaldu zen sukalde-jantokira igarotzeko espazioa, eta kristalez bereizita dago orain egongelara ematen duen pareta, bi ate gidaridun handirekin. Espazio ederra geratu da.
Sukaldea Gallery modeloarekin egitea erabaki genuen: ate lakatu bat, erliebe baxu batekin markoztatuta. Dotorea izateaz gainera, oso erraz garbitzen da. Ate klasiko eta eguneratu bat da, eta sukalde «arimadunak» egiteko aukera ematen du, «bereziak».
Irlaren inguruan, sukalde-eremua dago, biltegiratze toki handiarekin eta sabaian txertatutako Pando kanpai handi batekin. Irlak, jantokirantz egin ahala, biltegiratze-baoak ditu, irekiak zein itxiak. Amaitzeko, jangela-eremu polit bat, estilo nordikokoa.
Guztiz tolestuta irekitzen diren leihate handiek eta ataripeak sukaldea ia-ia «kanpora eramaten dute», hala nahi izanez gero.
Ez litzaizuke gustatuko irla horretan kozinatzea, ataripera begira, dena irekita, lagunak kopatxo bat hartzen ari diren bitartean? Guri izugarri!
Comments are closed




















