Vintage eta modernoa, harmonia perfektuan

Sukalde hau, Iñaki Mújika dekoratzailearekin lankidetzan egina, “vintage” estiloko sukaldea giro moderno batean nola integratzen den erakusten duen adibide bikaina da, nortasun handia emanez espazio osoari, kasu honetan jantokiari eta egongelari irekita dagoenari.
VILLAGE modeloko sukaldea da, lizar-zurezkoa, zuriz lakatua eta atea markotuta duena. Beheko modulu guztiak zabalak eta ateragarriak dira, banaketa erosoa dute eta sukaldeko mugimendu “funtzionalak” errazten dituzte. Beira-arasa zintzilikariak “erdi itxiak” dira, bilatutako estetikari eusten diotenak eta “dena begi-bistan ez izatea” ahalbidetzen dutenak.
Kanpaia eta mentsulak gure zurginak egiten ditu, eta, ondoren, laka bidez lakatzen dira. Laka horiek, Arrital Cucinetik bidaltzen dizkigute bereziki, kolorean aldaketarik egon ez dadin, sukaldeko gainerako altzarien aldean. Sukaldeak bakarrak izatea eragiten duten xehetasunak!
Altzairu herdoilgaitzezko blokea, aire guztiz modernoa duena, hozkailu, labe eta biltegiratze-moduluez osatua, neurrira egina dago, gure bezeroentzat bereziki!
Estalkiak Compac Carrararenak dira, zain fin batzuekin, eta aurrealdekoak, berriz, azuleju zuri alakatu txiki batekoak dira, “aire vintagea” mantentzen dutenak.
Jantokiko gunearekiko tartea trenkada-erdi baten bidez egiten da, apaindurazko balda batez errematatua, inguruko argiztapena ezkutatzeko.
Xehetasun bereziak dituen sukaldea, oso zainduak eta landuak, eta emaitza begi-bistan dago!
Comments are closed







