Suquian, beti berritu nahi izaten dugu diseinuan eta funtzionalitatean. Ederki erakusten du hori gure azken proiektuak!
Proiektu honen ardatza sukaldea eta egongela fisikoki batzen dituen espazio bilakatzea da, eta, horretaz gainera, espazio hori partekatzen duten pertsonak konektatzea. Sukalde tradizional bat egongelan integraturiko sukalde bilakatzeko eraldaketak ideia garbi bat izan zuen abiapuntu: sukaldeko eta korridoreko trenkadak botatzea. Aldaketa horrek, espazioa optimizatzeaz gainera, argia ekarri zuen; horrekin, giro goxoa sortzen da, bizitasunez betea.
Dotoretasuna eta sinpletasuna dira diseinuaren bereizgarriak. Zuri matean lakaturiko sukalde bat hautatu genuen, eskulekurik gabea, zuriz lakaturiko zokaloekin eta goletekin. Horrek zabaltasun- eta argitasun-sentsazioa ematen ditu, eta hori, noski, oinarrizkoa da egongelan integraturiko sukalde baterako. Corian zuriko sukalde-gaina bikain fusionatzen da sukaldearen gainerakoarekin, eta sofistikazio- eta modernitate-ukitua ematen dio.
Alabaina, kontrasteek ematen diote proiektu honi egiazko bizitasuna. Gem beira-arasak —rovere chamonix barrualdeekin—, burdina beltzezko itxitura partziala beirarekin, eta txorrota beltza. Elementu horiek kolore- eta testura-joko ederra sortzen dute, eta jantzi egiten dute diseinua. Kontraste hori areagotu egiten da azken belaunaldiko etxetresna elektrikoei esker, hala nola Siemens plaka, Pando sabaiko kanpaia eta Pando ardandegia. Bikainetan bikainak guztiak ere, sukaldean esperientzia paregabea izateko.
Azken ukitua, berriz, Ondarreta etxearen haritz-egurrezko Iru mahaiak eta Don aulkiek ematen diote, haien egitura beltzarekin. Pieza horiek, estetikoki perfektuak izateaz gainera, toki paregabea dira senitartekoekin zein adiskideekin elkartzeko eta ederki pasatzeko, egongelan integraturiko sukalde honetan.
Laka zuria, xehetasun beltzak eta egurra… Sukalde bikain bati bizitasuna ematen dion konbinazio magikoa. Suquian, proiektu bakoitza aukera paregabea da aparteko zerbait sortzeko. Eta sukalde hau ez da salbuespena. Espazio honetan, kontu handiarekin hautatu da elementu bakoitza, ez dadin izan sukalde hutsa, baizik eta bizitasuna darion toki bat, topaketa eta une bereziak bizitzeko lekua.
Sukalde honen bikaintasuna zera da, eguneroko errutina esperientzia bakar bilakatzeko gaitasuna duela.
Leave a reply