MANDORLA LAKAREN BARETASUNA ETA XEHETASUNEN «BIXITASUNA»
Obra honetan, berriz ere, trenkadak apurtuz ekin genion: lehengo egongela, jantokia eta sukaldea lotu, eta espazio berri eta zabal bat sortu genuen. Iñaki Mujika dekoratzaileak espazioen irekiera landu zuen, eta buru-belarri heldu genion asko esperotako espazio bat eraikitzeari. Izan ere, hala eskatu zigun etxea eta sukaldea «bizi» dituen familiak.
ESukalde zabal eta eroso bat egitea zen erronka, baina egongela eta jangela ere zabal utzita. Lanerako eremu bat ipini zen, irla batekin eta egongelarantz doan barra batekin. Gune horretan, ez dago altzaririk esekita; hala, jangelatik eta egongelatik ikusten denak apenas markatzen du sukaldeko estetika tradizionala, eta gehiago bihurtzen da dekorazio-espazio. Bestalde, koloma-gune handi bat egin zen sukalde-eremuan, eta han biltzen dira etxetresna elektriko eta biltegiratze-eremu guztiak. Altzari horiek jangelarantz jarraitzen dute, eta garbitegi bat osatzen dute (garbigailu eta lehorgailuarekin), bai eta trasteleku eta erratz-armairu handi bat ere. Kolomen estetika eteteko, egurrezko kaxa bat baliatu dugu jantokiaren parean —izugarri gustatzen zaigu—; goxotasuna ez ezik, erabilgarritasuna ere ematen dio eremu horri.
Azkenik, sukalde hori hain ikusgarria izateko gakoa: xehetasunak eta materialen nahasketa, guztiak ere oso hautatuak eta oso zainduak. Bixitasuna emateko, berriz, AK_Project modeloa, mandorla koloreko lakarekin, Ethereal Glow silestonezko 6 cm lodiko sukalde-gainekoa, harri-kolore oso argiko azuleju alakatua, eta sukaldeko horma-angelu osoa zeharkatzen duen apal argiztatuaren azpiko ispilu-zerrenda zahartua. Nahasketa bereziki bitxia, baina dotorea baino dotoreagoa!
Beste behin ere, FUNTZIONALA, DOTOREA ETA «BIXIA»
Comments are closed