AK04 FENIX, GEM ETA EGURRA
Hemen ikusten duzuen sukalde hau berriki altxatutako eraikin batean egin dugu. Gure bezeroek sukalde moderno eta eroso bat nahi zuten, kolore ilunekoa eta zurezko oinarria zuena, etxe osoan haren presentzia nabarmentzeko. Iñaki Mujika dekoratzailearekin elkarlanean diseinatu dugu sukalde eder hau.
AK_04 modeloa erabili dugu lan-eremuko altzari osoan eta kolometan —Fenix, Piombo Doha kolorea, eta aluminio estrusionatuz eginiko barne-markoak—. Koloma horietan sarturik daude MIELE mikrouhin-labea, bi hozkailu konbi, lurrun-labea, labe konbentzionala eta kafe-makina. Kolomen eremuan sarturik daude, orobat, PANDO etxearen bi botila-hozkailu. Irla handiak 90 cm-ko indukzio-plaka bat eta teppan yaki bat ditu. Eremu hori osatzeko, sabaian integratutako PANDO kanpai ikusgarri bat dago.
Hormak zurezko panelekin estalita daude, eta lan-eremua, berriz, zurezko zintzilikarioekin eta GEM bitrinekin errematatuta. Bitrina horiek goiko aldean jarri ditugu, erosotasuna zaintzeko: modulu itxiak izan daitezen erabilienak eta, beraz, irisgarrienak. Uhartearen parean, GEM beira-arasa ikusgarri bat dago. Erreparatu argiztapenari eta antolatzaileei —barruko egur berberarekin egindako kaxak dauzkate—.
Sukalde-gain oso argiak aukeratu ditugu, argitasuna emateko. Silestone Calacata Gold gaina 6 cm-ra loditua da, eta bloke handi bat osatzen du irlan, zeina sukalde-gainak ez ezik barrarako hegalak eta alboko bi hankek osatzen baitute.
Beste behin ere, banaketa funtzionala eta material teknikoki apartak, eta, horrekin batera, diseinu bereziki zaindua, materialak, testurak eta argiztapena konbinatzeari dagokionez. Izugarri gustatzen zaigu lortutako emaitza. Aho zabalik geratzeko modukoa!
Comments are closed